XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere erriko gizon guzien artean zer naiz ni? Gauz aundirik ez.

Europako gizon guzien artean zer naiz? Oraindik gutxiago.

Eta gizon guztien artean zer ote naiz? Ondartza baten ondoan, ondarr auts bat aña.

Ta izan diran, orain bizi diran eta izango, diranen ondoan zer ote naiz? Lurr guziaren ondoan txindurri bat dan aña? Ta lurr, eguzki izar eta diran guzien ondoan zer ote naiz? Eta Jainkoaren ondoan beste gauza guziak eguzkiak legortzen duan intz-tanto bat bezela ba'dira zer ote naiz Bere ondoan? Utsa, ezer-eza.

Pekatu egitean, bada, gu, uts geranok, ezin esan alako Jaun onen kontra egiten degu.

Jaun oni besoa jaso, ezereztu ta jo nai bagenu bezela! Ta ori egitea erokeririk erokeriena ez al da? Ta edertasun ber-bera dan Jaunaren kaltez, pekatu loiak egin!.

4'rren SAILLA

Begira zein dan naigabetu dezun Jainkori; aren aberastasuna nere gabetasunaren (...).